martxa baten lehen notak


MARTXA BATEN LEHEN NOTAK Sim


Eguzkiak urtzen du goian

gailurretako elurra

uharka da jausten ibarrera

geldigaitza den oldarra.

Gure baitan datza iguzkia

iluna eta izotza

urratu dezakeen argia

urtuko duen bihotza.


Batek gose diraueno

ez gara gu asetuko,

beste bat loturik deino

ez gara libre izango


Bihotza bezain bero zabalik

besoak eta eskuak

gorriak ikus ditzagun egia

argiz beterik burua.

Bakoitzak urraturik berea

denon artean geurea

etengabe gabiltza zabaltzen

gizatasunari bidea.


Batek gose diraueno

ez gara gu asetuko,

beste bat loturik deino

ez gara libre izango.


Inork ez inor menpekorik har

nor bere buruaren jabe

herri guztiok bat eginikan

ez gabiltz gerorik gabe.


Batek gose diraueno

ez gara gu asetuko,

beste bat loturik deino

ez gara libre izango.


Larala…


J. A. Arze

Doinua: M. Laboa


https://www.youtube.com/watch?v=Q63nxh1aVZ4