ATHLETIC-EN HIMNOA

Athletic, Athletic, Athletic eup!

Athletic, gorri ta zuria

danontzat zara zu geuria

herritik sortu zinelako

maite zaitu herriak.

Gaztedi gorri-zuria

zelai orlegian

Euskal Herriaren erakusgarria.

Zabaldu daigun guztiok

irrintzi alaia:

Athletic, Athletic

zu zara nagusia.

Altxa Gaztiak!

Athletic, Athletic,

gogoaren Indarra.

Haritz zaharraren enborrak

loratu dau orbel barria.

Aupa mutilak!

Aurrera gure gaztiak!

Bilbo ta Bizkai guztia

goratu bedi munduan

Aupa mutilak!

Gora beti Euskal Herria!

Athletic gorri-zuria geuria.

Bilbo ta Bizkai guztiak gora!

Euskaldun zintzoak aurrera!


Athletic-en himnoa Jose de Olaizolak eta Feliciano Beobidek konposatu eben, baina Carmelo Bernaolaren konponketakaz argitaratu zan.

Bertan lehenagoko doinu batzuk egokitu ziran:

—Beobideren “Altza Gaztiak” kalejira

eta 

—Aquino eta Retanaren “Aliron” doinua

Letra Antxon Zubikaraik idatzi eban.

Orain kantatzen doguna 1983koa da.