izar ederrak

IZAR EDERRAK DO


Izar ederrak argi egiten dau

zeru altuan bakarrik.

Ez da bakarrik, lagunak ditu

Jaun zerukoak emonik.

Zazpi aingeru aldean ditu

zortzigarrena gaixorik;

zazpi mediku ekarri deutsez

India-Madriletatik.

Harek igarri, harek igarri

nundik dagoan gaixorik:

amoreminak badituz honek

entrañetara sarturik.


Guzurra diño mediku honek

nik ez dot amore miñik.

Amore miñak badodaz bere

ez entrañetan sarturik.

Gaur arratsean hilgo naz eta

etorri gorpu ondora

errosario zuri eder bat

esku artean dozula.


Neu enterretan naroenean

igongo dozu korura

handixek behera salto egingo(do)zu

Birjina Amaren ortura.


Kanta zaharra

Melodia bera

https://bdb.bertsozale.eus/es/web/doinutegia/view/1157-izar-ederrak-argi-egiten-dau-i