ITSASOARI BEGIRA RE MI
Zazpi mendeko gauean gaude
irrintzi, oihu, ele ta ulu,
haize enbata, brisa, galerna,
gaur garbi, bihar nahasi,
xake taularen zuri beltzetan
Ai itsasorik ez bageneuka_
Gure zuhaitza landatu dugu
adarrak daude ertzetik haruntz;
sustraiak, berriz, lurrean,
bihotz hesteak estu helduaz
Bertso berriak jartzera noa
Nola malko bat isuritzen den_
pentsatzen nago gu ere berdin
libre ta zabal dugu aurrean
Heldu herria sustraietatik
Jarri Kantauri aurrean eta_
ispillu hortan ikus gaitezen
zauriak gatzez itxi ditzagun
sano ta libre irla txiki bat
Azken arnasa eman nahi nuke
Azken arnasa eman nahi nuke
azken arnasa eman nahi nuke
Azken arnasa eman nahi nuke
azken arnasa eman nahi nuke
Azken arnasa eman nahi nuke
Jon Maia
Benito Lertxundi
https://www.youtube.com/watch?v=l4MPVgOljoo