Heldu nazazu eskutik,
soilik zuk dakizun bezala.
Gelditu dezagun denbora,
gure begiradan
Orain arte ez dut aurkitu,
abagunerik onena
aitortzeko besteen aurrean
niretzat zu izan zarena.
Ezkutuko zaindaria,
itsasargia bidean
babestu nauzu behar izan dudanean,
inork ez bezela
zurekin lo hartzen nuen,
nire egun ilunetan
zurekin amets egin dut,
gaur gauean.
Heldu nazazu eskutik,
soilik zuk dakizun bezala.
Gelditu dezagun denbora,
gure begiradan
ta esaidazu belarrira,
beste behin mesedez amama
zure bihotzaren zati bat
eramango dudala
Iñigo (ETS)