maddalen busturiko

MADDALEN BUSTURIKO DO RE


Maddalen Busturiko

gauean gauean

errondean dabiltza

zure portalean (bis)

Ai Maddalen, Maddalen,

ai Maddalen!

Zure bila nebilen orain baino lehen.

Hasi goiko kaletik

beheko kaleraino

ez dago ederragorik

Maddalentxu baino (bis)

Ai Maddalen, Maddalen,ai Maddalen!

Zure bila nebilen orain baino lehen.

Goiko komentutik

eta kaleraino

ezkontzeko asmotan

hamaikatxu dago. (bis)

Ai Maddalen, Maddalen, ai Maddalen!

Zure bila nebilen orain baino lehen.

Maddalen Busturiko

izan balitz ona,

ez zan, ba, etorriko

Busturiatik hona. (bis)

Ai Maddalen, Maddalen, ai Maddalen!

Zure bila nebilen orain baino lehen.

Ikuste bakoitzean

Madalen kalean

zer poza sentitzen dot

nire bihotzean!

Ai Maddalen, Maddalen!

Maddalen lorea!

Nahiko nuke bazina

betiko nirea!



https://www.youtube.com/watch?v=59DY01bjR-g