Ez da hori (No es aixó)
Ez zen hori, ez zen hori, lagunok
ez ziren horregatik hil loreok
Horregatik ez zen bihurtu asmoa malko.
Agian kemena behar dogu berriro
eta esan “Ez da hori, lagunok”.
Ez da hau, ez da hau, lagunok.
Ez dugu nahi zartakoen bakerik,
ez lege itxurako kaiolarik,
ez gure eskubideen salmentaririk
berezkoak dira_ eta ezin dira erosi.
Ez da hori, ez da hori, lagunok
Esango digute itxaroteko
Ados, baina ez gara geldituko
ta ordura arte esango dugu egunero
“Ez da hori, ez da hori, lagunok.”
Lluis Lach
Bertsioa gurea (ahalik eta gehien eutsi deutsagu jatorrizko letrari eta batez bere, esangurari edo mezuari)