LAPURRARENA RE
Lapurra ez leite kantsadu
ez loguratu
inon gauzea franko
ahal ba dau hartu
hori zigortu
hagaitik inpernuan
beharko dau sartu.
Han ez dau balioko
gaiztakeriak
ezpabeze bakarrik
egi garbiak
ordu larriak
han damutuko jakoz
gaiztakeriak.
Hordiaren samea
beti sikurik
zahagia ez ba dauko
pigu-pigurik
horrelakorik
solimena baleiz be
ez nahi nik urik.
Hordia beti dagoz
er egin adi
martizenean bada
berandu jagi,
zer egin adi
eguaztenean berel
anera nagi.
Murmurazinoa balitz
errezetea
orduantxe bai ona
oraingo jentea
balientea
baina bestera dauko
borondatea.