MAITIARI MI
Euskaldun baratzean
jaio zinan lore
garbi eta usaintsu
larrosa dotore.
xoriak kanta dizu
hamaika amore
besarkatutzen zaitu
haize epelak ere
zu zaitut katibua
lotzen nauan sare.
Zu zaitut bihotzaren
erdiko atala
jakin ezazu gogoz
maite zaitudala
zeure taupaden hotsa
nik daroadala
eta nire bizia
zugan dagoala
biok bat izateko
jaioak gerala.
Ez gara maite behar
geu biok bakarrik
egoismoari inoiz
ez emon indarrik.
Ez dugu ahaztu behar
herriko negarrik
ezta ezentzun egin
anaien didarrik
gugan dugun artean
maitasun sugarrik.
Iokin eta Josu
https://www.youtube.com/watch?v=ShqhlV3FELA