FORJARIEN KANTA

Gaur forjariak lana utzirik

gatoz guztiok kalera

labeak oso itzaldu eta

protesta bat egitera.

Mailu burdinak bota ditugu

hantxe bertan bazterrera

ez dugu nahi berriro ere

toki hartara lanera.


Dinbili, danba! gau eta goiza

su eta keen artean

sosegu eta deskantsu gabe

geure buruen kaltean,

Horrexegatik lanak utzirik

gatoz guztiok batean.

Gora, bai gora beti, gora forjaria!

langile trebe zintzo da mailukaria

Lurpera, bai lurpera beti nagusia!

Ez digute egingo nahi duten guztia.

Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi

su emango diogu geure fabrikari

eta nagusiaren etxe guztiari.

Hiru babarrun jateagatik

horrenbeste neke, pena,

erdi ustelik aurkitzen dute

forjarien barrena,

Gure kontura egiten dute

nagusiek nahi dutena

Gure lepotik gizentzen dute

bere faltrikara dena.

Oso goizetik lanean hasi

su eta keen artean.

Dinbili, danba! gelditu gabe

Guztiz ilundu artean,

Arropa denak puskatzen eta

osasunaren kaltean.

Ez badigute guri jornalik haunditzen

berriro gu ez gara lanera bihurtzen

arrazoiz gehiago badugu eskatzen

ez gaituzte inola hoiek ikaratzen.


Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi

su emango diogu geure fabrikari

eta nagusiaren etxe guztiari.


Ez badigu ematen arrazoia guri,

ez badigu ematen behar legez ongi

su emango diogu geure fabrikari

eta nagusiaren etxe guztiari.



Entzun kanta