AMA EUSKADI FA
Zelütik jinik dei sühar bat,
loetarik erauztera,
Amari bi koblen huntzeko
bortxatü niz sinestera.
Eta ez niz segür herabe
Ama zuri kantatzera.
Hain beitzira andere handi,
ümila eta ejerra.
Bedatseko lehen beroetan,
Ori delarik berdatzen,
harrotürik artzainak dira
behetik gora abiatzen.
Beha itzazü kantan ari
zure lürraren laidatzen,
zuri düen amodioa
ez dizüe ezabatzen.
Ama egün xiberotar bat,
düzü zure zerbütxari,
na-hiz zuri bestimenta bat
paregabeko merezi.
Artzain batek eskentzen deizüuu,
Oriii bortüan da bizi.
Egün oroz goguan zütü,
oi, gaixo Ama Euskadi. (bis)