ITURENGO AROTZA DO
Iturengo arotza, Erramun Joakin
Hasarre omen zaude, zeren dugun jakin
santurik ez daiteke fidatu zurekin
San Kristobal urtuta, joareak egin.
Arotzak erran dio bere andreari:
“Urtu behar dinagu, ekarran santu hori.”
“Gizona, nora zoaz? Bekatu da hori”
"Ez zionagu erranen sekulan inori”
Iturengo garaile, Ramuntxo Joakin,
hasarre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaite ongi erretorarekin:
ez dute zer fidatu santuek zurekin.
Kobrezko santurikan inon bazarete,
egoten ahal zarete hemendik aparte:
baldin arotz horiek jakiten badute,
garien egiteko urtuko zaituzte.
Herri kanta
M. Laboa
https://www.youtube.com/watch?v=lKeHb-VHYO8