aita san antonio

AITA SAN ANTONIO Rem

(Kopla honeen letragaz kantatzen dogu guk.)

Aita San Antonio

Urkiolakoa (bis)

askoren bihotzeko, maitia

santu debotoa ai, ai

askoren bihotzeko, maitia

santu debotoa.


Durangon bazkalduta

Mañarian gora (bis)

Urkiolara goaz, maitia

San Antoniora ai, ai

Urkiolara goaz, maitia

San Antoniora.


Askok egiten dotso

San Antoniori (bis)

egun batian joan, maitia

bestian etorri ai, ai

egun batian joan, maitia

bestian etorri.


Akordatuten zara

zer egin genduan? (bis)

Urkiola gaineko, maitia

pagoan ondoan ai, ai

Urkiola gaineko, maitia

pagoan ondoan.


Urkiola gaineko

haizearen hotza! (bis)

hantxe ezetu nauen, maitia

Matxalentxu motza ai, ai

hantxe ezetu nauen, maitia

Matxalentxu motza.


Agur San Antonio

doinu hau bitarte (bis)

aurtengoa amaittu da ta maitia

hurrengo urterarte ai, ai

aurtengoa amaittu da ta maitia

hurrengo urterarte.


https://www.youtube.com/watch?v=GTMQKsaZvxE