Brodatzen ari nintzen

Brodatzen ari nintzen, ene salan jarririk ;

aire bat entzun nuen itsasoko aldetik,

itsasoko aldeeetik, untzian kantaturik (bis)


Brodatzen utzirik, joan nintzen amagana :

ea jaliko nintzen gibeleko leihora,

gibeleeeko leihora, itsasoko aldera?


Bai, habil, haurra, habil, erron kapitainari,

jin dadin afaitera, hemen deskantsatzera,

hemen deskantsaaatzera, salaren ikustera.


Jaun kapitaina amak igortzen nau zu gana, 

jin zaiten afaitera, hantxe deskantsatzera,

hantxe deskantsaaatzera, salaren ikustera.


Andre gazte xarmanta, hori ezin ditekena :

Ipiar haizea dugu, joan behar guk aitzina ! ( Berriz)


Andre gazte xarmanta igan zaite untzira,

gurekin afaitera, eta deskantsatzera,

hortxe deskantsaaatzera, salaren ikustera.


Andre gazte xarmanta igaiten da untzian,

han emaiten diote lo-belharra papora. (Berriz}.


Jaun kapitania nora daramazu zuk haurra ?

Zalu itzul ezazu hartu duzun lekura,

Hartu duzun lekura, aita-amen gortera !


Nere marinel ona, hedazak heda bela !

Beti nahi nuena jina zaitak aldera ! (Berriz)


“Jaun kapitaina nora ekarri nauzu huna ?

Zalu itzul nazazu hartu nauzun lekura,

hartu nauzun lekura, aita amen gortera !”


Andre gazte xarmanta, hoi ezin ditekena.. .

hirurehun legoatan jinak gira aitzina.(Berriz}


Andre gazte xarmantak hor hartzen du ezpata,

bihotzetik sartzeen ta, hila doa lurrera ! (Berriz)


Nere marinel ona, norat jaurtiki haurra ?

Norat jaurtiki haurra ? Hortxe itsas zolara !


Oi Ama Anderea, so egizu leihora. . . .

Zure alaba gaixoa, uhinak darabila (Berriz)."


Euskal balada zaharra


Kanta ikasteko