2. MERKATARITZARAKO ARITMETIKA

Gai honek, bereziki, maileguen izaera ondo ulertzeko helburua du. Horretarako landu beharreko beste kontzeptu batzuen artean hiru hauek iruditzen zaizkit interesgarrienak eta eurengan ipiniko dut lupa:

  1. ALDAKUNTZAK (IGOERAK eta JEITSIERAK). Kontzeptu hau ez da berria, baina gogora ekartzea komenigarria iruditzen zait. Kantitate bat ehuneko baten igo edo jeitsi egiten denean aldakuntza bat jasan duela diogu eta aldakuntza honen emaitza kalkulatzeko aldakuntza indizea deituriko kantitate bat erabiltzen dugu. Aldakuntza indizea ezberdin kalkulatzen da noski igoera edo jeitsieretan eta ezberdin erabiliko da datu hasierako kantitatea edota bukaerako kantitatea izan.
  1. BANKUKO INTERESAK: dirua bankuan sartzean, diru honen truke, bankuak interes baten araberako irabaziak eskeintzen digu.
  2. MAILEGUEN AMORTIZAZIOA: bankuari dirua eskatzean, oraingoan, guk berari interesen oradinsaria pagatu behar diegu.

Aurreko hiru kontzeptu horiek era ezin hobean islatuta daude Arrigorriaga Institutoko Matematika Sailak prestatutako taula honetan oinarrituta Marta Gómezek berregindako taula:

Merkataritzako aritmetika-Taula.pdf