01. ZENBAKI ARRUNTAK

Zenbakikuntza sistema asko dagoz eta historian zehar ezberdinak erabiltzen ibili izan gara. Sistema erromatarra oso erabiliaizan zan erromatarren garaian, baina kultura arabiarrak Indiako sistema ezagutu eta beregantu zuten eta bereziki eragiketak egiteko abaintalak direla eta munduan zehar zabaldu zuten. Zabalkunde honen errudunetako bat LEONARDO PISANO, FIBONACCI izan zen. Baina zelako ezaugarriak dekoz gure sitemak? Gure sistema HAMARTARRA eta POSIZIONALA da. Hona hemen gure sistemaren azalpen egoki bat Xabier Lizarragarena edo Matematika Flipatuz youtubeko kanaleko bestea:

Zenbakiak biribiltzea zenbaki handiegiek edo txikiegiak direnean hauen erabilera errazteko egiten dogun zeozer da, baina ezin da edozelan egin. Agindu diguten mailan biribiltzeko hurrengo zenbakiari begiratu behar diogu eta berau TXIKIA bada (0, 1, 2, 3, 4) zenbakia ez dogu aldatuko, baina HANDIA balitz (5, 6, 7, 8, 9) unitate bat gehitu beharko diogu. Hona hemen biribiltze egoki bat nola egiten dan erakusten duen azalpena:

ZENBAKI NATURALEN ERAGIKETAK dira gai honetan finkatu behar doguzan kontzeptuak. Eragiketa hauen propietate eta lehentasunek agintzen dabe zer egin behar den kasu bakoitzean egin daitekeen pausuetatik. Ondorengo bideoan horren adibide batzuk: