04. ZENBAKI OSOAK

ARIKETAK AZTERKETAK

Orain arteko gaietan zenbaki naturalak erabili izan ditugu, baina gai honetan gure taldera zenbaki negatiboak ere gehitu zaizkigu eta guztien artean zenbaki osoen multzoa sortzen dute. Hurrengo grafikoan talde granatean NATURALAK eta berde argian OSOAK ikus ditzakezue:

Beraz, zenbaki naturalentzeko ikasitako eragiketa guztiak osoen kasuan ere egin ditzakegunez, hauek egiten ikasi beharko dogu. Horretarako kontutan hartu behar ditugu zenbaki osoek dituzten bi ezaugarriak ZEINUA eta BALIO ABSOLUTUA (zenbakiaren balioa). Zenbaki hauen izaera jolasten eta matematika ez dian hainbat gaiekin erlazionatzen landu daitezke Jesus Gorroño irakaslearen web orriari esker helbide honetan:

http://www.euskalnet.net/jesusgo/DBH1/zenbakiak/osoak.html

Geogebran euren lanak elkarbanatzen duten irakasleen artean ere baliabide egoki eta jostagarriak daude, adidbidez Jose Javier Huertak sortutakoak:

Zenbaki osoen batuketa eta kenketak

Zenbaki osoekin jolasten

BATUKETAK ETA KENKETAK

Zenbaki osoen arteko batuketa eta kenketak egiteko hurrengo laburpen taula baliagarria gerta dakizuke:

BIDERKETAK ETA ZATIKETAK

Biderketa eta zatiketei dagokionez ere hurrengo tulan bildu doguz agertu ahal jakuzan kasuak:

BERREKETAK

Berreketen kasuen ere beste hainbeste egin dezakegu baldin eta gogoratzen badogu berreketa an debean a BERREKIZUNA eta n BERRETAZILEA dela:

Baina eragiketa guzti hauek taulan bitartez gogoratu beharrean modurik eraginkorrena ariketak eginez denez, gelan proposatutako ariketak egin ditzakegu edo eta ondoren proposatzen dizkuzuedanetatik nahi dituzuenak:

  1. Uribe Kostako BHI-k bigarren mailakoentzat proposatzen dituen hauek egokiak izan daitezke guretako ere.
  2. Batuketak grafikoki.
  3. Kenketak grafikoki.
  4. Biderketan nahi eran.
  5. BAtuketa eta kenketak beste ikuspuntu batetik, SlideShareko BIZARGORRI erabiltzailearena:

Eta gaia tratatzen daben hainbat bideo ere badagoz ohi moduan, baina baita ohi eran ere euskaraz ez dago gauza handirik. hona hemen adibide batzuk: