07. SISTEMA METRIKO HAMARTARRA

AZTERKETAK ARIKETAK

Gai honetan Magnitudeak eta hauen neurketak tratatuko doguz. eta, zer da magnitudea? Ba Magnitudea neurtu daitekeen ezaugarri bati deituko diogu, adibidez: pisua, luzera, edukiera edo bolumena, azalera, denbora, ... eta EZ dira magnitude bat: edertasuna, eskuzabaltasuna, ...

Eta nola neurtzen doguz magnitudeak? Ba magnitude bat neurtzeko ezaguna den erreferentzia batekin konparatzea da. Adibidez balantza batean pisatu nahi doguzan jakiak ezaguna diren burnizko pisu ezagunekin konparatzen dogu eta halako zenbat ipintzen dogunaren arabera jakiak pisu bat edo beste bat edukiko du.

Adibidez hurrengo bideoan Lituénigo herrian umeen pisua eta garia pisatzen dabe ume bakoitzari dagokiona emanaz horretarako erromatarren garaiko balanza bat erabiliz:

Garai baten kultura edo herri bakoitzak bere erara eta berak egokia zeritzon erreferentzia erabiliz neurtzen zituen magnitudeak eta kaos horrekin bukatzeko 1972. urtean hasten da Parisen sistema unibertsal bat proposatzeko nahia Frantziako zientzien akademiak bultzatuta. Bere oinarrizko erreferentzia metroa izango da. Hona hemen metro eta sistema metriko hamartarraren historia paraleloa wikipediarenm arabera:

METROA

SISTEMA METRIKO HAMARTARRA

Aurreko artikuluetan adierazten dan moduan sistema honen oinarrisko unitate edota erreferentziak hauek dira:

Guk hauetatik lehenego biak eta lehenegoan oinarritutako BOLUMENaren erreferentzia (litroa) aztertuko doguz sakonkiago.

Gainera unitate hauek neurri batzuk adierazteko egokienak ez direnez, adibidez atomo baten erredioa adierazteko metroa edota Itsasoetan dagoen uraren bolumena adierazteko litroa, unitate hauen multiplo eta azpimultiplo unibertsal batzuk ere erabiltzen dira. Wikipediako artikulu honetan guztiak aurki ditzakezu, baina ondoren ohikoenak besterik ez dira aurkezten:

Ondoren sitema hau hobeto ezagutzeko Jesus Gorroñok bere web-ean aurkezten dauzen jokuak gomendatzen dotzuedaz: JESUS GORROÑOREN JOKOAK

Edo José Luis Oliván-ek egin eta Blanca Besgak itzulitako beste hau: AZALPENA ETA ARIKETAK.

Bukatzeko gelan landutako taulak bilduko doguz eta honen bukaeran artxibo hau deskargatzeko aukera ere badekozue ariketak errazago egiteko eta kontzeptuak finkatzeko:

LUZERA, EDUKIERA eta PISUA

Adibidez, taulan agertzen dan zenbakia honela espresatu daiteke, pisua magnitudeaz ari garela suposatuta:

MODU KONPLEXUAN: 5 Kg 6 hg 7 dag 8 g 9 dg

MODU EZ KONPLEXUAN: 5,6789 Kg = 56,789 hg = 567,89 dag = 5678,9 g =56789 dg adibidez.

AZALERA

Eta, azaleraren kasuan, taulan agertzen dan adibidea honela adieraz daiteke:

MODU KONPLEXUAN: 12 Km² 34 hm² 56 dam² 78 m² 90 dm²

MODU EZ KONPLEXUAN: 12,3456789 Km² = 1234,56789 hm² = 123456,789 dam² = 12345678,9 m² = 1234567890 dm² adibidez.