2.2. SISTEMAK DETERMINANTEEN BIDEZ EBATZI.

4- DETERMINANTEAK.pdf

Ekuazio sistema linealak askatzen daramagu aljebran hasi ginenetik bi ekuazio eta bi ezezagunen kasuan metodo ezberdinak ezagutuz, hemen ikus dezakezun eran. Baina badago baliabide bat zeinari esker edozein sistema lineal askatu eta aztertu ahal izango dogun eta baliabide hori matrize baten DETERMINANTEA da. Beraz sistemak askatzen hasi orduko, matrize baten determinantea zer dan eta bere propietateak zeintzuk diren ondo jakitea komeni zaigu. Matrizeen determinanteen inguruan jakin beharrekoa web gune honetako beste orria batean ere badago:

DETERMINANTEAK

Baina bideo bilduma honetan ere aurki dezakezu, bide batez gelan landu ditugun kontzeptuak sendotzeko:

Behin matrize baten determinantea zer den, zelan kalkulatzen diren eta berain propietateak zeintzuk diren ezagututa, hauen erabilpenen inguruan berba egin behar dogu. Gai honetan honetarako erabiliko ditugu determinanteak:

  • Matrize baten minorea kalkulatzeko.

  • Matrize baten elementu baten adjuntua kalkulatzeko.

  • Matrize baten matrize adjuntua kalkulatzeko.

  • Matrize baten heina kalkulatzeko

  • Matrize baten alderantzizkoa kalkulatzeko

  • Ekuazio sistema bat Bateragarria den jakiteko (ROUCHÉren teorema)

  • Ekuazio sistema bataBateragarri Zehaztuz den jakiteko (ROCHÉ-FROBENIUSen teorema)

  • Ekuazio sistema bateragarrien kasuan sistemaren soluzioa (zehaztua bada) edo soluzioak (zehaztugabea bada) lortzeko (CRAMER-en erregela)

Aurreko kontzeptuak hurrengo bideoetan aurki ditzakezu garatuago: