2.1.1 IRUDI LAUAK

Irudi lauak bi dimentsioetan irudikatu daitezkeen irudi guztiak dira, hau da, gure koadernoan irudikatu dezakegun edozein irudi. Irudi hauen bi ezaugarri nagusietan zentratuko gara bereziki, Perimetroa eta Azalera.

PERIMETROA: Irudi laua irudikatzerakoan erabiltzen doguzan lerroen LUZERAren batura osoa. Unitate nagusia metroa da [m]

AZALERA: Aurreko lerroak barruan gordetzen daben ESPAZIOA, bere unitatea metro koadroa da [m2]

Adibidez zein da David Clough-en blogetik hartutako irudi honetako perimetro eta azalerak?

Gai honetan irudi lau batzuk landuko doguz sakonkiago, erregular eta ohikoenak sortu daitezkeen guztien artean. Hona hemen euren azalerak kalkulatzeko era taula honetan bilduta: