4.4. EKUAZIO ESPONENTZIAL ETA LOGARITMIKOAK

Ekuazio hauetan, aurreko kurtsotan aztertutako guztietan moduan, gure helburua SOLUZIOA lortzea izango da eta horretarako berreketen eta logaritmoen ezaugarri eta propietateak menperatzea ezinbestekoa da. Baina nondik datoz ekuazio hauek? Nola sortzen dira eta ze beharrei erantzuna ematen saiatzen dira? Hurrengo informazioa galdera hauek erantzuteko erabilgarriak gerta dakizuke:

Sarrera historikoa eta gaiaren azalpen nagusiak.

Logaritmoaren ezaugarriak eta historia wikipedian.

Logaritmoen sorreraren azalpen bideoa (portugeses dago, baina nahiko ondo ulertzen da).

Gelan landutako kontzeptuak sakontzeko (sarrera honen bukaeran apunteak eta ariketa extrak aurkitu ditzakezu) edota beste ikuspuntu bat euki nahi badozu hurrengoak dira proposatzen dizkizudan iturri ezberdinak:

Aurkezpen oso egoki eta argigarriak.

JOHN NAPIER 1550-1617

Landaberri BHIko azalpena, DBH 4. mailakoa.

Lehenik eta behin Jesus Mª Rey irakasle handiaren bideo bi gomendatuko dizkizuet. Betiko lez, bere azalpen argiek gelako azalpenak osatuko ditu eta ikuspuntu berriren bat eman ere. Lehenengoan ekuazio exponentzial eta logaritmiko bat askatzen ditu eta bigarrenean exponentzial bat:

... eta logaritmoen ariketak errepasatzea beharrezkoa ikusiz gero hemen Jesusek eskegitako dozena bat pasatxo:

Hona hemen beste azalpen egoki bi (erderaz) JulioProfek emandakoak:

Eta gelan planteatu doguzan ariketa, baino gehiago nahi izanez gero hurrengo linketan dekozu aukera. euretaklo batzuk eginda dagoz:

Ariketa errezak emaitzekin.

Hainbat ekuazio esponentzial askatuta.

Ariketa gehiago emaitzekin

... eta bukatzeko Geogebrarekin sortutako baliabide batzuk, gaia ulertzeko lagungarriak gerta daitezkeenak: