1.4 GORPUTZ GEOMETRIKOAK

Alboan, gelan erabili izan dogun aurkezpena ikusi ahal dozue.

Bertan guk erabiliko doguzan gorputz geometrikoak eta euren ezaugarriak biltzen dira.

GORPUTZ GEOMETRIKOAK g

Atal honetan egindako ariketak erraztu guran gelan erabilitako bi irudi hemen eskuragarri ipintzea interesgarria iruditzen jaku eta ondoren ikus ditzakezue.

1. Edozein poligonoren kasuan, triangelutan banatu dezakegu gainazala eta triangelu horien altuera kalkulatzeko ondoren hexagono baten kasuan egindakoa eredu moduan erabili daitekeela uste dogu.

2. Ortoedro baten kasuan bere diagonalaren kalkuluak nahiko buruhauzte ekarri dizkugunez, horrelako kalkuluak erraztu nahian irudi hau erabili genuen. Emandako datuak a, b eta c izan ohi dira eta horien bitartez lehenik arpegi baten diagonala kalkulatuko genuen [d] eta gero ortoedroaren Diagonala [D].