3.2. LIMITEAK. JARRAITASUNA ETA ADAR INFINITUAK.

Unitate didaktiko hau, aurten (15/16) ni ebaluazioren artean banatuta geratu zaigu egutegiak hala ekarrita (moldatu gaitezke, ez?) GAi honetan ere diapositiba batzuk erabili doguz gelan, hauek:

asintotak-jarrait(I) B. zientifikoa.pdf by Gorka Camara Hierro

Eta noiz nola eta zergatik sortu zen bere barnean limiteak dituen KALKULU INFINITESIMALA? Honen jatorrian matematikan ekarpen izugarriak eginiko bi izen handi aipatuko doguz, Isaac Newton eta Gottfried Leibnizekin eta hemen euren historia, askok diotenez, zientziaren munduan gertatu den liskarrik zatarrena ezagutzera zoaz, adi:

Eta aurreko gaietan moduan hurrengo loturek gai hau hobeto ulertzeko eta menperatzeko egokiak iruditu zaizkidan bideak aurkezten dizkizuet:

  1. Orixe instituturako Susana Asla, Eva Aranburu eta Xabier Lakunzak sortutako materiala
  2. Anaya-Haritzako 5. gaia. Limiteak eta jarraitasuna.
  3. Anaya-Haritzako beste bertsio baten 6. gaia. Limiteak eta jarraitasuna.
  4. Erderaz apunte egokiak.
  5. Apunte sakonak eta gure maila baino maila altuagoa dutenak (erderaz).

... eta limiteak egiterako orduan dudak baditugu edota gelako azalpena ez bazan ulertu, badago μnicoos izeneko web gune bat youtube-n kanala daukana eta gure mailako hainbat bideo eta azalpen interesgarria dituena, euren artean gai honetako hauek:

Jarraitasuna aztertzeko Geogebran Alberto Bagazgoitiak sortutako ariketa hau interesgarria da oso:

... eta bukatzeko umore puntu bat duen bideo polit bat jarriko dugu: