4. HIZKUNTZA ALJEBRAIKOA

ARIKETAK AZTERKETAK

Bigarren ebaluazio osoa ALJEBRA lantzen emango dogu hurrengo hiru gaiak erabiliz, laugarren hau, Ekuazioaren inguruko bostgarrena eta Ekuazio sistemen inguruko seigarrena. Gai hau era egokian menperatzeko gairik garrantzitsuena hau da, hurrengoen oinarriak eta erabili beharreko errimentak aurkezten dituelako. Hemen Aritz Audikanak sarrera moduan prestatutako bideoa:

Aljebra hobeto ulertzeko eta bere beharraz jabetzeko historiari begiradatxo bat ematea ondo deritzot eta horregatik aljebraren garapenean sekulako garrantzia eduki izan daben pertsona batzuen bizitzaren bitarez begiradatxo horretan gidatu nahi zaitut. Hona hemen pertsona horiek (linkak erabili euren bizitza eta historioak ezagutzeko):

Hipatia Alexandriakoa

Diofanto Alexandriakoa

Muhammad ibn Musa al-Khwarizmi

الكتابالكتاب المختصر في حساب الجبر والمقابلة

François Viète

René Descartes

Eta jarraian aurrekoak eta beste batzuk aipatzen dituzten bideo interesgarri bat:

Gai honetan MONOMIOA zer den ikusten hasiko gara eta horretarako Guillermo Hierrezuelo irakasleak prestatutako aurkezpen batzuk aurkeztuko dizkizuet gelan ikusitakoa oso ondo biltzen duelako. Hona hemen monomioen ingurukoa:

POLINOMIOEKIN ere irakasle honek egindako aurkezpena gogoratu beharrekoa gogoratzeko bide egoki bat:

Eta baita BIDERKADURA NABARIAK ulertzeko ere:

Polinomioen arteko eragiketak aurkezterakoan garrantzia berezia dute polinomioen arteko biderketa eta zatiketak. Azken hauek bereziki Ruffiniren erregelaren azalpena ondo ulertzeko. Ondoren daukazue, Aritz Audikanak berriro ere prestatutako bideo ezin hobeak:

Hontaz aparte gai honetan ikusi izan doguz azken gauza ZATIKI ALJEBRAIKOAK dira eta honen laburpen eta azalpen polit bat BURDINIBARRA BHIko MATEMATIKA MINTEGIAREN sites-ean dekozue. Ebatzitako ariketa batzuk konsultatu nahi badozue BENGOETXE BHIko MATEMATIKA MINTEGIra joan zaitezkete. Baina seguruenik gehien lagundu ahal dotzuena JULIOPROFE.NET web gunean argitaratutako bideo bat ikustea da. hemengo bideoak oso onak dira, ipini ahal dizkiedan pega bakarra Julio delakoak bideoak ez dituela euskaraz grabatzen. Hala ere disfrutatu bere azalpenak: