10. TRIGONOMETRIA

ARIKETAK AZTERKETAK

Askotan matematikako gaiak zertarako balio duten galdetzen diogu gure burauari. Hasiko dugun gai honek, adibide bat ipintzearren, balio izan zion ERATOSTENES greziarrari kristo aurreko 250. urte inguruan lurraren zirkunferentzia neurtzeko. Bideo honetan oso modu dibertigarrian azlatzen digute (erderaz):

Angeluak aurreko ikasturteetan landuta dagoz, adibidez DBH1 n, baina ez dator txarto kontzeptu batzuk gogoratzea. Ondorengo irudietan, (wikipediako trigonometriako artikulutik hartutakoak), ikus ditzakegu angelu ezberdin batzuen balioak GRADUETAN ezkerraldekoan eta RADIANETAN eskumaldekoan:

SexaCircunferencia.svg
RadiánCircunferencia.svg

GRADUAK RADIANAK

Angeluak graduetan neurtu eta erabiltzen ohituta gauden moduan, Radianetan ez hainbeste, beraz radianaren definizioa gogra ekartzea ere egokia iruditu zait. Irudian ikus daitekeen eran, RADIAN bat zirkunferentzia baten erradioaren neurri bera duen arkuak osatzen duen angelua zabalera dala konsideratzen da.

Angeluen gaia alde batera utziz jadanik, orain ARRAZOI TRIGONOMETRIKOekin hasiko gara.

Hauek eta hauen arteko erlazio eta kontzeptu gehiago oso ondo dagoz azalduta hurrengo bi orrialdeetan:

Tolosako ORIXE B.H.Iko ohiko azalpen egokietan.

José Luis Alonso Borrego, Miguel Ángel Cabezón Ochoa, José Ireno Fernández Rubio, María José García Cebrian eta Consolación Ruiz Gil ek egindako lan egokiaren barnean.

Baita Jesus Mª Rey irakasleak arbel digitalaz baliatuz grabatutako azalpen bideo honetan ere:

Arrazoi trigonometriko hauen artean ERLAZIO batzuk ematen dira, oso garrantzitsuak, ERLAZIO TRIGONOMETRIKOAK izenekoak eta aurreko bideoan jadanik aipatu direnak:

sin2x + cos2x=1

tanx=(sin x/ cosx)

Aurreko ezagutza gzuti hauek, guk, gure mailan, TRIANGELU ZUZENAK askatzeko erabiliko ditugu. Hau da, triangeluak dituen sei datuetatik (hirun alde eta hiru angelu) batzuk jakinda besteak lortzea.