4.1. KONBINATORIA eta PROBABILITATEA

Argi dago denok gura dugula gertatu behar dena aldez aurretik jakitea eta hori da konbinatoria eta probabilitatea aspaldidanik aztertua izanaren arrazoia eta bere azterketa nahiko sakona izatearena ere hurrengo bideoa ikasi geinken eran:

Hain erakargarria da gaia ze Numb3rs telebista seriearen hasieran erabili zuten ikuslearen atentzioa lotzeko kapitulura:

Ondorengo bideoak konbinatoriaren azalpen egokia ematen du eta erdaraz den arren zuek ikustea interesgarria iruditu zait, eta adi adi ikusi beharko duzue gai honetako talde lan bat egin beharko dugulako bideo honetan oinarrituta:

Jarraituko dugu honen ostean Primitiva, Quiniela edo Euromillones-eko boletoak erosten? Bueno, ba galdera horri erantzuteko taldean egin beharreko ikerketa txiki bat proposatzen dizuegu. Hautatu bakoitzak bideoan agertzen ez diren beste joko bat non dirua inbertitu behar dan jokatu ahal izateko eta kalkulatu irabazteko dauden probabilitateak. Geroago, taldean, erabaki guztietan zein dan kasurik deigarri edo interesgarriena gelan besteen aurrean aurkezteko. Jokoaren egi eta tranpak agerian lagatzeko kapazak izango gara? Animo.

Argi dago konbinatoria erreminta ezin bestekoa dala probabilitateak kalkulatu ahal izateko. Gai honen kontzeptu alternatiboak eta ariketa extrak eskuratu nahi baduzue hona hemen aukera:

  1. JRCFren konbinatoriako azalpenak (oso onak).
  2. JRCFren probabilitatearen apunteak (oso onak).Probabiliotatera sarrera erderaz.
  3. Wikipediaren sarrera probabilitatearen inguruan interesgarria da.
  4. Eusko Jaurlaritzaren apunteak, guk landuko dugun maila baina maila handiagora arte sakontzen dutenak.
  5. Eta eusko jaurlaritzaren konbinatoriaren inguruko apunteak hemen.
  6. Maite Gonzalez-ek proposatutako laburpen eta ariketak.
  7. Arrigorriaga BHIren materiala: probabilitatea laburpena, probabilitatea ariketak, autoebaluazioak, ...

Problema askotan dadoak agertzen dira, hona hemen EKI proiektuak Geogebran sortutako simuladorea:

Eta bukatzeko, azkenaldian hain modan ipini dan poker karta jokuan ere lagundu ahal digu gai honek, hona hemen adibide bat: