1.4. FUNTZIO ETA FORMULA TRIGONOMETRIKOAK

Gai honetako egindako ariketa batzuk kontsultatzeko oso iturri ona da, betiko lez, Jesus Maria Reyren youtubeko kanala edota LekeitioBHI web gunean eskegita dituen bideoak kontsultatzea. Edo webgune honetan bertan beste urte batzuetan erabili izan ditugun azalpenak.

Formula trigonometriko hauek frogatu daitezke eta liburuan horren frogapena dekozue, baina hurrengo Geogebrako baliabiderekin bi angeluren baturaren arrazoi trigonometrikoak errezago ulertuko dituzula uste dot:

Aurreko arrazonamendu bera erabiliz, angelu bikoitzarenak oso erraz ondorioztatu ditzakezu eta baita kendurarenak ere (kontutan hartuz sin(-a)=-sina eta cos(-a)=cosa direla). Angelu erdiarenak a=2*a/2 aldaketa eginez hasiko gara eta bertatik ondorioztatu daitezke eta sinuen eta kosinuen arteko batuketak eta kenketak ere aurrekotik.

Hortaz gain EKUAZIO TRIGONOMETRIKOAK askatzen zentratuko gara. Horretarako gain honetan ikasitako baliabide trigonometrikoez gain, aurretik ezagutzen ditugunak eta beste eratako akuazioak askatzeko menperatzen ditugunak erabili behar izango dogu. Gogoratu arrazoi trigonometriko batetik bi angelu atera ohi ditugula (sinx=1;sinx=-1,cosx=1 eta cosx=-1 izan ezik) eta buelta oso bat eman ostean berriro soluzioa lortzen dogula (angelua+360ºn).

Hona hemen ekuazio trigonometrikoen inguruko bideo gomendagarri batzuk:

Eta radianen kontzeptua eskapatu egiten bazaigu oraindik, hemen azalpen egoki batzuk:

Oinarrizko azalpena GIF baten bitartez.