3.1. OINARRIZKO FUNTZIOAK

Zer uste dozu dioela graffiti honek? Pentsatu, WIRISean irudikatu funtzioak eta ondo egin duzun jakiteko klikatu irudian:

http://www.cuantarazon.com/1005755/que-esconde-este-graffiti-tan-antisistema-no-te-lo-esperas-ni-de-cooooona

Unidade didaktiko hau lau esparrutan banatuta aurkezten dizuet, ohiko azalpenak bi zatitan banatuta, diapositibak eta taldeka egin beharreko lana. Lau arlo horiek bata bestearen atzean aurkezten dizuet. Bestela arlo bakoitzaren gainean klikatu bertara joateko edo sarrera honen bukaeran zati guztien loturak aurki ditzakezue:

LEHEN ZATIA

Oinarrizko funtzioak landuko ditugun unitate didaktiko honetan betiko lez hauen jatorri historikoa ezagutzen hasiko gara funtzioen beharra ulertu nahian.

Historia kontsultatzeko egokiena iruditu zaigun iturria ondorengoa da: monografias.com eta hurrengo pertsonaiak ere interesgarriak dira testuinguru honetan:

René Descartes Gottfried Wilhelm Leibniz Peter Gustav Lejeune Dirichlet

Funtzioen ezaugarriak eta adierazpen grafikoa zehaztasunez ikusi eta gelan ikasitakoa beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi badozu hurrengo link-a bisitatu:

Oinarrizko funtzioen familiak

DBH-4n landutako ezagutzak gogoratu edo berreskuratzeko:

DBH4

Hurrengoan gaiaren ikuspuntu eskematikoa aurkezten du:

Maria eta Jose ikastetxea

Hemen gaiaren oso azterketa sakona erderaz daukazu:

Funtzioen azterketa

Bideo interesgarria funtzio polinomikoak adierazten laguntzeko:

Eta ohi bezala, ariketa gehiago behar dituenarentzako hona hemen iradokizunak: Maria eta Jose ikastetxea

BIGARREN ZATIA

Unidade didaktikoaren bigarren zati honetan landutako funtzio klase ezberdinak ondoren agertzen direnak dira eta euren gainean klikatuz gero bakoitzaren ikuspuntu alternatibo bat ezagutuko duzu:

Alderantziz proportzionalak.

Funtzio logaritmikoak.

Funtzio esponentzialak.

Zatika definitutako funtzioak.

Funtzio trigonometrikoak.

Arc funtzioak.

Funtzio simetrikoak.

Funtzio konposatuak.

Alderantzizko funtzio konposizioarekiko.

Cristina Landak Geogebran sortutako funtzio multzoa.

jarbuluk Geogebran sortutako funtzio multzoa.

Iñigo Oruek sortutako baliabideak.

Aurreko kontzeptuak lantzeko ariketa bat proposatu nahi dizugu orain, unidade didaktiko honetan egin beharreko talde lanerako prestaketa moduan ondo etorriko zaizuna. Saiatu unidade didaktiko honetan ikusitako funtzio bakoitzari egokitzen zaion adibide praktiko bat, adibidez: ontzi batean gordeta dagoen gas baten kasuan tenperatura eta presioaren arteko erlazioa lineala denez lehen mailako funtzio polinomiko batez erlazionatzen dira. Edo bideo honetan beste adibide bat ikus dezakezue (erderaz):