1.2 PITAGORASEN TEOREMA

Gai eta kurtso honetan, bereziki lehen ebaluaketan funtsezkoa den teorema da. Triangelu zuzen batek dituen hiru aldeen arteko erlazioa ematen digu eta triangelu zuzen (anglu zuzen (90º) bat duena) guztietarako betetzen da. Hipotenusa (a) angelu zuzenaren parean dagoen aldea da, hiruretan luzeena eta beste biei kateto deitzen diegu (b eta c).

Beraz, hipotenusaren karratua, katetoen karratuen arteko baturaren berdina dela dio PITAGORESen TEOREMAk.

Frogapen ugari izan ditu historian zehar teorema honek, baina oso grafikoa, interesgarri eta argigarria den bat, ondorengo bideoan ikus dezakezuena da:

Aurrekoa gustatu ezean, beharbada hurrengo hau, En vez del psiquiatra blogetik hartutakoa izango dozue nahiago:

Irudi lauen azalera zein perimetroak eta gorputz geometrikoen azalera totalak, luzerak eta bolumenak kalkulatzeko funtsezkoa da Pitagorasen teorema eta ariketa asko egingo doguz gaiaren esparru horietan.