1.2. MATRIZEEN ALGEBRA.

Aurreko gaian ekuazio sistema linealak askatzeko Gaussen metodoak erabiltzean matrizeak erabili doguz hauek zer diren eta nola definitzen esan barik. Hala ere bertan ezagutu doguzan gauzak oinarritzat hartuz matrizeak sakonkiago ezagutu eta landuko doguz gai honetan. Hasteko matrizeen sorrera edo testuinguru historikoa ezagutzeko aukera edukiko dogu hurrengo bideoan:

Lehen definizio eta kontzeptuak gogoratzeko Resurreccion Diaz de Tuestaren ondorengo bideoa ezin hobea da, ondo, sakon eta astiro azalduta dagoz erabiliko doguzan kontzeptuak:

Erderaz den arren, matrizeen inguruan ezgutu beharreko definizio ia guztiak biltzen duen bideo honek merezi duela iruditzen jata eta are gehiago zuen moduko ikasle batek egina danean:

Hala ere, euskeraz, material ezin hobea biltzen ari da Jose Luis Ramos "Joselu" irakasle handiak, oso goemndagarriak bere apunteak eta berak proposatutako ariketak ohiko legez. Bere web gunean era Matrizeen arteko eragiketak hobeto ulertzeko linkatu dabezan baliabideak oso lagungarriak gerta daitezke, hona hemen APUNTES MAREA VERDE taldeak sortutako baliabide horiek:

MATRIZEEN ARTEKO BATUKETA

MATRIZEEN ARTEKO BIDERKETA

...baina matrizeen arteko biderketaren azalpen berri eta egoki bat gura badozu, eman aukera bat gure Jesus Mª Rey irakasle handiari ez bait jatzu damutuko:

Gai honetan tratatuko dogun kontzeptu garrantzitsu bat da ALDERANTZIZKO MATRIZEA eta berau azaltzeko eta ezagutzeko berriro ere web gune honetan erreferentzia bat bilakatu den Jesus Mª Reyrengana joko dogu berriro ere. Hurrengo bideoa ALDERANTZIZKO MATRIZE bat zer den oso argi uzten du:

...eta nola kalkulatu geinke matrize baten alderantzizkoa? Hurrengo gaian beste metodo bat erabiliko dogun arren (eta berau izango da erabiliena) gai honetan dakigunarekin ere alderantzizkoa kalkulatzeko gai izango gara. Horretarako Gauss-Jordanen metodoa erabiliko dogu. hurrengo bideoan Unicoos-en eskegitako azalpena:

Eta matrizeekin egin daitezkeen edozein kalkulo egin ahal izateko, baita ekuazio sistemak askatu edo hurrengo gaiko determinanteak kalkulatzeko, ondorengo web gunea ezin bestekoa da, sartu eta erraztu zuzenketak:

https://matrixcalc.org/es/