1.3 THALESEN TEOREMA

Maila honetan askotan aipatu ere egiten ez den teorema izan arren, berarekin lehen kontaktua edukitzea interesgarria deritzogu eta horregatik aurkezten dogu hemen, asko sakondu barik landuko dogun arren: THALESEN TEOREMA.

Teorema honek segmentuen (zuzen baten zatia) arteko erlazioak aurkezten ditu, baina segmentu hauek lortzeko elementu hauek behar doguz:

  1. Elkar ebaiktzen (paraleloak ez direnak) diren bi zuzen (irudian baltzak).
  2. Elkarrekiko paraleloak diren eta aurreko biak ebakitzen dituzten hainbat zuzen, gutxienez bi (irudian gorriak).

Aurreko elementuen arteko ebaki puntuen artean segmentu ezberdinak sortzen dira (AA´, AB, AC, A´C´, ...) eta hauen artean dagoen erlazioa da Thalesen teoremak ematen dizkigunak, adibidez:

Aurreko erlazioaz gain beste hainbat ere idatzi daitezke, euren arteko erlazioaren proportzioa mantendu egiten dalako.

Hala ere ez dogu gehiegi sakonduko eta teorema honen erabilpena antzeko triangeluetan bakarrik aplikatuko dogu, triangelu baten neurri guztiak ezagututa, bere antzekoa den beste baten neurrriak kalkulatu ahal izateko, alboko irudian ikus daitekeen eran:

Hobeto ulertzeko MateMaiteren web gunea proposatutako ariketak erabili ditzakegu:

ARIKETA 1

Guk landuko doguzan moduko ariketa da hau: ARIKETA 2