6. EKUAZIO SISTEMAK

ARIKETAK AZTERKETAK

Gai honetan ekuazio sistema linelak aztertuko doguz eta euren soluzioari begira eduki ditzakegun era ezberdinetako ekuazio sistemak aurkezten hasiko gara. Horretarako WIRIS programa erabili izan dot eta zuek ere lana errezteko eta ariketak zuzentzeko oso baliabide egokia dela deritzot, horregatik gelan erabiltzen irakatsi dizuet. Hauek dira beraz EKUAZIO SISTEMA LINEALEN MOTAK bi ezezagun ditugunean:

1. EKUAZIO SISTEMA BATERAGARRIAK: hau da soluzio bat behintzat duten sistemak. Hauen barnean bi eratakoak ezberdidndu ditzakegu:

1.1. EKUAZIO SISTEMA BATERAGARRI ZEHAZTUAK: Soluzio bakarra dute eta soluzioa hori ekuazio bakoitzari dagokion zuzena irudikatzean bi zuzenen arteko ebaki puntuak adierazten duena izango da.

1.2. EKUAZIO SISTEMA BATERAGARRI ZEHAZTUGABEAK: ekuazioek adierazten dituzten bi zuzenak bata bestearen gainean daudenez, zuzen bakar honen puntu guztiak bien puntuak dira, hau da, puntu guzti horiek sistemaren soluzioak dira. Infinito soluzio daude.

2. EKUAZIO SISTEMA BATERAEZINAK: Sistema hauek ez dute soluziorik, ez da existitzen puntu bat ere ez biek konpartitzen dutena, hau da, bi zuzenak paraleloak dira.

... eta zuk probatu nahi dozu sistema bat WIRISekin askatzen, aurreko loturan daukazu aukera.

Baina zoritxarrez WIRIS programa eta informatika laguntza bat besterik ez da izango, bereziki ariketak zuzentzeko oso baliagarri izango dana, baina ekuazio sistema guztiak eskuz askatu beharko doguz. horretarako lau metodo erabiliko doguz. Hurrengo bideoetan lau metodo hauek erabiltzeko azalpenak aurkituko dozuz:

METODO GRAFIKOA

ORDEZKAPEN METOD.

BERDIKETA METODOA

LABURPEN METODOA

Aurretik aztertu ditugun kasu guztietan ekuazio sistemak linealak izan dira. Izen hori ipintzen zaie ekuazioak eurak linealak direlako eta linealak dira ezezagunak agertzen diren monomioak lehe mailako monomioak direlako. Ez linealen kasuan, ahal dala, ORDEZKAPEN metodoa bilatuko dugu, bereziki bietako bat lineala bada. Horrelakoetan karratuak, erroak, ezezagunak izendatzaileetan, ... agertuko zaizkigu. Hona hemen JESUS Mª REYk egindako hainbat adibide: