2.2.2 BIDERKADURA ESKALARRA

Biderkadura eskalarra bi bektoreen artean egin daitekeen kanpo eragiketa bat da. Kanpo eragiketa deitzen zaio bi bektoreen arteko eragiketa izanagatik emaitza zenbaki erreal bat delako, hau da eskalare bat. Aurreko unidade didaktikoan erabilitako aurkezpenaren bukaera aldera jorratzen da biderkadura eskalarra, beraz atal honetan berriro ere aipatzera behartuta nago:

Zuzena planoan.pdf by Gorka Camara Hierro

Sarrera historikoa 6. gaiaren hasieran ikusitako dokumentalean eginda daukagu, beraz gai honetako bideoa www.miprofesordefisica.com web gunean dagoen azalpena (erderaz) ikusiko dogu, gelan emandako azalpenari alternatiba bat emanaz, biderkadura eskalarrak fisikan duen aplikazioak ere ikusiz era honetan: