4.6. EKUAZIO SISTEMA LINEALAK HIRU EZEZAGUNEKIN. GAUSS

Gai hau ulertzen hasteko eta bere garrantziaz jabetzeko, arlo honetan lan handia egin eta horregatik gai honetan zehar auipatuko doguzan hainbat matematikari entzutetzuen berri jakitea da egokiena:

Baina bereziki erakargarria, harrigarria eta emankorra da Gaussen figura hurrengo bideoan ikus dezakezuen moduan:

Gai honetan ekuazio sistema linealak aztertuko ditugu eta sistema hauek soluzio bakarra, infinitu soluzio edo batere eduki dezakete hurrengo eskeman gogoratu dezakegun eran:

  1. SISTEMA BATERAGARRIA: (soluzioren bat du):
    • ZEHAZTUA: Soluzio bakarra du.
    • ZEHAZTUGABEA: Infinitu soluzio ditu.
  2. SISTEMA BATERAEZINA: (ez du soluziorik).

Aurreko kurtsoetan sistema hauen soluzioa aurkitzeko erak ikusi izan ditugu, adibidez DBH3n. Baina maila honetan metodo barri bat ikusiko dugu, GAUSSen metodoa. Gogoratu kalkulatzeko era hurrengo bideoan:

Edo, Youtubeko Unicoos kanalean ere aurki ditzakezue hainbat ariketa eginda eta azalduta, adibidez erreprodukzio zerrenda honen azken hiru bideoak:

Ariketa gehiago nahi izanez gero hurrengo linketan aukera oparoa aurkituko dozue:

Edozein ekuazio edo ekuazio sistema WIRISekin ebazteko.

JRCFk proposatutako ariketa sorta

Matematika batxiler blogean

Hiru ekuazio sistema hiru ezezagunekin grafikoki ze itxura daukan ikusi nahi dozu? Hona hemen Geogebran Iñigo Oruek sortutako hiru aukerak grafikoki ikusteko:

Eta ondoren gaia honen izarra. ez du balio edozein sistema askatzeko Gaussen metodoaz, baina aukera pila bat dekoz zenbaki osoen koefizienteekin probak egiteko, nere ikasle garaian asko eskertuko nuke horrelako zeozer: