Gai honek aurrez ikasleak DBH 4. mailako ezagutzak era egoki baten hartu ahal izateko euki beharreko oinarriak batu nahi ditu. Bereziki interesgarriak iruditzen zaizkit errepasorako (normalean akats gehienak hemendik etorten bait dira gerora) zatikiak, berreketak eta erroketak eta hauen arteko eragiketak. Gogoratu beharrekoa bildu nahi izan genuen bere garaian Txantxiku Ikastolan nengoela sortatutako dokumentuan.
Beste aukera bat da aurreko kurtsoetan hobi buruz ikasitakoa errepasatze gune honi esker: DBH1 / DBH2 / DBH3 / DBH3.
Eta hortaz gain guk prestatutako hainbat ariketa sorta edo kontrolak ere aurki ditzakezue.
Gai honetan landuko ditugun kontzeptuak hurrengoak izango dira bereziki: Zenbaki errealen sailkapena, hurbilketak eta erroreak, tarteak, berreketak eta erroketak.
Edo interneten zehar aurkitutako hurrengo materialetan murgildu:
Descarteseko proiektuak proposatutakoa (erderaz)
Berreketak Eta Erroketak by on Scribd
Berreketen inguruan jakin beharrekoa, ariketetan aplikatu daitezkeen propietateak barne, hurrengo eskeman laburbilduta aurki dezakezu:
Erroketekin lan egiteko orduan hiru aholku eman ditugu klasean kontutan hartu beharrekoak:
Eta gaiarekin bukatzeko, batiko eran, lagungarriak gerta dakizkizuen bideoak proposatzen dizkizuet. Oraingoan aukeratutako iturria JAKINDUN KANALAk ekoiztutako bideoak dira, oso kanal gomendagarria deritzot:
BERREKETAK ETA EUREN PROPIETATEAK
ERROAK, ERAGIKETAK ETA ARRAZIONALIZAZIOA
Eta gai honi bukaera emateko LOGARITMOAK ezagutzea suertatu jaku. Logaritmoak berreketaren hirugarren hanka moduan ikus daiteke, eta ikuspegi horrek gai guztia laburbiltzen du ondorengo eskeman ikus daitekeen eran:
Logaritmoek ekuazio berri asko askatzeko atea zabaltzen digu, baina gu aurten, definizioarekin besterik ez gara konformatuko. Aurreko diagraman ikusi daiteke zer dan logaritmoa, baina bere definizioa hurrengo gai honetan kontsultau dezakezue: