3.1.4. OINARRIZKO FUNTZIOAK. LAN TALDEA.

    1. Euribor-a. Zer da? Zer eragin ditu etxeetako ekonomian? Zergatik da garrantzitsua? Eman azalpen argia eta laburra.
    2. KPI-a. Zer da? Zer eragin ditu etxeetako ekonomian? Zergatik da garrantzitsua? Eman azalpen argia eta laburra.
    3. Aztertu matematikoki aurreko bi indizeen azken 4 urteetako eboluzio historikoa (euribor eta KPI). Non izan ditu maximoak? non minimoak? noiz izan dira gorakor edo beherakorrak? ze tarteetan hartzen diozue ikusi ditugun funtzioren baten antza? Zer gertatuko zaie hurrengo hilabeteetan? ...
    4. Azterketa honen ondoren saiatu galdera haiei erantzuten, kontutan izanda zuen ondorioak beste taldeen aurrean defenditu beharko dituzuela egingo dugun debatean:
        1. Noiz izan da azken urteetako momenturik egokiena pisu bat erosteko?
        2. Zenbateko igoera izan beharko lukete soldatek azken lau urteetan? Horrela izan da?
        3. Ze egoera ekonomiko aurreikusten da bi datu hauen arabera?

Aurreko galderen erantzun labur, argi eta zehatzak taldean adostu bezain laster, textu dokumentu bat sortu Driven eta nirekin partekatu, nik bertan zuzendu eta nota ipini ahal izateko (gogoratu nire helbide elektronikoa gorka.camara@gmail.com dela). Epea: Urtarrilaren azken saioa baino lehen.