1.1. ZENBAKI ERREALAK

Orain arte erabili izan dozuzan zenbaki guztiak zenbaki ERREALAK izan dira, talde honetan Naturalak, Osoak, Arrazionalak eta Irrazionalak sartzen dira. Zenbakiak taldekatzearen ideia XX. mendearen hasieran George Cantorek bultzatu zuen beste batzuen artea. Cantorren ekarpena izugarri garrantzitsuak izan dira matematikan, eta bere bizitzaren berri edukitzen hasteko hurrengo bideoa ikusi zeinke, baita infinitoaren kontzeptua hobeto ulertu nahi badozu ere:

Maila honetan, aurreko kurtsoetan landutako gaietan sakonduko dogu, bereziki hurrengo kontzeptuak:

A) Tarteak eta zuzenerdiak. Hemen Luis De Luzen azalpen egokia:

B) Erroak. Jesu Mª Reyk erreprodukzio zerrenda berezia du bere youtubeko kanalean gai hau jorratzeko.

C) Logaritmoak. Aurreko urtean zihurrenik sarreratxo bat egingo zenuten arren, oraingoan zerotik hasiko gara, definiziotik. Web gune honetan azalpen egokia dekozu kontsultatzeko DBH4ko atalean. Ondorengo bideoak beste azalpen alternatibo bat dauakzue ikusgai:

eta logaritmoan inguruko ariketa ebatzi asko dekozue UNICOOSen Youtubeko kanalean.

D) Zenbakien hurbilketa eta idazkera zientifikoa. Azkenengoz, zenbakien errealen tartamendu egoki bat egiteko oinarriak gogoratu behar dogu. Oinarrizko hurbilketetatik hasiko gara Anartz Albistur Urbietak igotako bideo bati esker:

eta idazkera zientifikoa gogoratzeko, berrior ere Jesus Mª Reyk emandako azalpena da oso egokia:

Gai honen azken txanpan NEWTONen BINOMIOA landu dogu, hona hemen azalpenetan galdu bazara lagungarri aurkituko dozun bideoa: