Post date: 18-jun-2013 7:26:08
Aspaldidanik neukan pentsatuta post hau idaztea, baina azken asteetako gertaerak idaztea nahi eta nahiezkoa bihurtu dabe.
Kurtso honen hasiera oso gogorra izan zan danondako, niri gertatu ohi zaidan eran. Ikasle berriak zineten niretzako, baina bereziki ni nintzen berria zuendako eta elkar ulertu arte, majo sofritu genuen. Honen ondorioz, lehen ebaluaketako emaitzak negargarriak izan ziren.
Lehen musturreko honen aurrean bi aukera dagoz, Ekin edo Etsi. Etsitzea da errezena eta ikasle askok hartzen daben bidea, baina aurten zuek, gehienek, ez dozue horrelakorik egin. Esaerak dioen eran "ezina ekinez egina" eta esaerak egia dioela frogatu dozue, didazue, diozue zuen buruei.
Zuen gehienen lana, gogoa eta jarrera inspirazioa eta eredua izan dira niretzako. Meritu handia daukazue, lan hau zergatik aukeratu nuen gogoratu didazue eta apur bat ahaztuta neukanez, behar beharrezkoa neukan eman didazuen lezio hau.
Hortaz gain zuetako batzuk zuen esker ona adierazi didazue hitzez, idatziz, zein oparien bitartez. Batzuetan eman ez badu ere (horrelakoa naz), erabat unkituta nabil kurtsoko azken ordu hauek zuekin batera igarotzen, egin dozuena nola eskertu ahal dizuedan jakin gabe.
Bene benetan eta bihotzez MILA ESKER ZUEI!
Orain deskantsatu eta disfruteu, ANIMO!!!
You know you´re right