MateGorka Dk. eta Cámara Hierro Jn.

Post date: 17-oct-2013 17:53:27

Robert Louis Stevensonen eleberri ospetsuan moduan, Jekyll Dk. eta Hyde Jn. nire baitan ere bi izaera ezberdin elkarrekin bizi dira. Bata irakaslearena, MateGorka, eta bestea herritar arrunta, Gorka Cámara Hierro. Urteekin ondo ikasi dot non eta noiz izan naitekeen bat edo bestea, baina paraleloki darabilgun errealitate birtual honetan ez dot uste banaketa hori oso ondo egiten ari naizen. Eta horrek arduratuta nauka azken hilabeteetan. Horregatik, irakasle lanetan beharrezkoa ikusten dodazan argitalpenak egiteko, MateGorkaren twitter kontu propioa sortu berri dot, @MateGorka. Bertan web gune honen, azterketen, kontrolen, ariketen, ebaluaketen etab.-en barri emango dot. Nire lan dozentearekin bakarrik zerikusia deken gauzak jarriko dodaz.

Horrela, nire lan dozentea jarraitu ahal izateko bakarrik twitterren jarraitzen nauenei, sutsuki eskatzen diet nire kontu pertsonalaren jarraitzaile izateari utzi eta MateGorkaren kontu berriaren jarraitzaile bihur daitezela.

Era honetan, nere kontu pertsonalean, askatasun osoz, neure buruari ezarritako zentsura gabe aritu ahalko naz, inor baldintzatu edota mintzeko bildur barik. Ikuspuntu etiko zein pedagojiko batetik neurri egokia danaren duda dekoten arren (luze baloratu dodaz aldeko eta kontrako argumentuak), eskaria ulertu eta onartuko dozuela espero dot.

Azkenean, Cámara Hierro jaunari, aspaldian eskatzen dabilen espazioa eman ahal izango dotzat, pilatzen doazen sentimenduei askatasun osoa emanez. Mila esker!!!