KAMISETAREN PROBLEMA

Post date: 26-feb-2013 12:10:52

Azken egunetan ikasle batzuk etorri izan zarete niregana galdera bera eginez. Ikasleak guregana galdetzea beti da ilusionagarria, galdera gelako gaietaz izan edo ez eta horregatik nahiz eta gelako jarduerekin zerikusi gutxi eduki hemen azaltzea erabaki dot. Problema (erderaz) ezkerraldean ikus daitekeena da.

Ba esango nuke, problema hau ez dala matematikoa lingustikoa baizik. Testu horretan gurasoei zor zaien dirua, 50€ bakoitzari eta euro bana bueltatzean 49€, guk daukagun diruarekin, 1€, nahasten da, egia ez dena sinestaraziz.

Batuketak ondo eginda horrela lirateke zorraren eta daukadanaren ikuspuntutik, bi gauza ezberdin dira erlazionatuta dauden arren:

Zenbat zor dot? 49+49-1= 97 zor ditut (kamisetarengatik pagatutakoa).

Zenbat daukat? 1-49-49=-97 hemen ere kamisetaren balia da zor dodana.

Ezin zaio zorrari daukadan dirua gehitu, bi zorro ezberdin dira, bi kontzeptu bateraezin, bata bestearen aurkakoa da. Gainera norbaitek azterketa baten azken aurreko lerroan dagoenaren antzeko zer edo zer idatziz gero 0 bat hartuko luke nota moduen (49+49=98+1=99 egia da?).

Arazoa beraz hizkuntzarekin egindako tranpa bat da, zorra eta daukagun dirua nahastuz. Aurreko azalpenak ez badizu argitu begirada bat botaiozu hurrengo taulari ia gehiago laguntzen dizun:

Ikusten dozun eran pausu guztietan guztion artean daukagunaren batura beti da 100€ + KAMISETA.

Jarraitu matematikekin disfrutatzen eta horrelako problemak aurkezten dizkizun "tranposoak" agerian uzten. Animo!