GATZAGAETXEBARRIA ETA INFLEXIO PUNTUA

Post date: 26-mar-2013 10:35:09

Gaur goizean Ogasun eta Finantza Sailburua den Ricardo Gatzagaetxebarriak egindako adierazpen batzuk larritu nabe. Sailburuaren ustez gure ekonomia inflexio puntu baten dagoela esan dau. Esaldi hori entzutean bi aukera etorri zaizkit burura, edo inflexio puntu bat zer dan ez daki edo datorkiguna erabat katastrofikoa da, biak ala biak, ulertzen dozuen eran, larritzeko modukoak.

Alboko hirugarren mailako funtzioaren adierazpen grafikoa erabiliko dot adibide moduan inflexio puntua zer dan gogoratzeko, definizio eta kalkulo zehatzetan sartu gabe (azalpen sakonagoa hemen).

Adierazpen grafiko honetan hiru puntu daude nabarmenduta, ezkerretik eskumara joanda MAXIMOA (menditxoaren tontotrra), INFLEXIO PUNTUA (funtzioa mendi itxura edukitzetik haran itxura edukitzera aldatzen dan puntua) eta MINIMOA (haranaren puntu bajuena).

Beraz, eta guztion iritziz gure ekonomia azken urteetan gainbehera datorrenez*, Gatzagaetxebarriak inflexio puntu baten aurrean gaudela esatean, oraindik askosaz okerrago egongo garela esaten ari da, minimoa oraindik urruti bait dago.

Guztion onerako, espero dot inflexio puntua esan duen lekuan minimo esan nahi izana, bestela...

*Inflexio puntuak ere ahurra izatetik (harana) ganbila (mendia) izaterako aldaketa adierazi dezake (aurreko adibideak kontrako aldaketa islatzen dau), baina horretarako bere inguruneko tartea gorakorra izan behar da ez beherakorra.