Gomendio pozgarriak

Post date: 13-abr-2016 15:12:18

Ematen dau, web gune hau sortu nuenetik denbora luzea joan dala jadanik. Eta denboraren neurria internetera lotzen badogu, hala da. Ordutik hona sarea asko ladatu da eta sarearekin batera matematikari, eta bereziki DBH eta DBHOko matematikari, lotutako dokumentazioa asko handitu eta hobetu da. Bereziki pozten nau euskaraz sortzen ari diren baliabide berriak, euren kalitatea izugarri ona iruditzen zaidalako. Gaur egungo egoera ikusita seguruenik ez nuke web hau sortzeko beharrik ikusiko, baina gelan ematen diodan erabilpena dela eta ezinbestekoa bilakatu da niretzat, beraz hemen jarraituko dogu martxan.

Sarrera honen bitartez, azken hilabeteetan parean agertutako baliabideak aurkeztuko dizkizuet:

1- Jesus Mª Rey: Oraindi ere, gaur egun, faltan botatzen dot beste hizkuntza batzuetan dagoen moduan, matematikako kontzeptuak bideo bitartez azaltzen dituzten irakasle gehiago egotea. Ni neu ere saiatu nintzan, baina denbora eta laguntza faltagatik ez dot lortu izan. Niretzako arlo horretan aitzindaria Jesus Mª Rey da. Azalpen argiak, egokiak eta oso lagungarriak iruditzen jataz eta horregatik gomendatu nahi dizuetn bere Youtubeko kanala: https://www.youtube.com/channel/UCsd8ybRu4i3ttHMX1SXAkFA

2- Aritz Audikana: Orain dela gutxi aurkitu dotez bere bideoak, baina azalpen argi eta lagungarriak izateaz gain, erabiltzen dituen baliabide digitalak era asko laguntzen dute gelan landutako kontzeptuak ulertu edo errepasatzera. Bikaina bere lana: https://www.youtube.com/channel/UCMW6t9aDoreJmWagA4NoGbg

3- euskeraz matematikako baliabideak sortzen ari diren beste egile asko daude oso gomendagarriak ere, hona hemen lista bat (zihur jende asko faltako dela, barkatu):

4- unicoos: kanal hau erderaz da, baina aurten lehenengoz erderaz tokatu jata matematika lantzea gelan, beraz ikasle hauendako edota erderaz moldatu daitekeen edozeinentzako egokia iruditzen jata. Kanal honetan, bideo batzuk, galdera zehatzak erantzuteko plazaratzen dira eta galderak egiteko aukera ere badago. Asko gustatzen zait egiten duena: https://www.youtube.com/channel/UC3RYy7GbMHDvPQGCdAh3H5g

5-Derivando: matematikako bideo motzak, argigarriak eta dibertigarriak. Beste ikuspuntu bat ematen dio matematikari eta eskertzekoa da. Bere izena Eduardo Sáenz de Cabezón da eta twitterren ere jarrai dezakezu (@edusadeci). Bere kanala: https://www.youtube.com/channel/UCH-Z8ya93m7_RD02WsCSZYA/about

Bideo hauek erabilgarritasun handia dute akademikoki, nire ustez. Eta erabiltzera gonbidatzen zaituztet. Nik, nire aldetik, gelan erabiltzen ditut eta web gune honetan loturak eskuragarri ipintzen jarraituko dot.

Animo!