Eskerrik asko BBC Discovery!

Post date: 25-jun-2016 10:34:06

Azken egunetan, Brexit-a dela eta, Erresuma Batua ahoz aho dabil. Ez naz ni, ordea, gai horretan sartuko sarrera honetan. Gaurko lerro hauetan BBC telebista kateari eskerrak eman nahi dizkiot, bereziki bertan egin izan dituzten dokumental zientifikoengatik. Pasa dan astean oposaketak egin nituen eta bertan sortutako dokumental hauetan ikasitakoa erabili nuen nire azterketa aberazteko:

  1. The Story of 1 BBC Documentary 2015 | The Story of Women and Art ( BBC Discovery )

Mila esker, benetan, bereziki Marcus du Sautoy matematikariari dibulgazioa egindako lan eskergagatik. eta barkamena eskatu behar diot, bibliografia aipatzerakoan, bere izena ahaztu eta gaizki ipini nuelako. Ez du despiste hori merezi, nerbixuak izango ziran.

Ahal badozue, eta oraingo egun hauetan denbora gehiago edukita, inbertitu denbora apur bat altxor hauek ikusten eta eurengandik ikasten, merezi du eta.

Ondo ibili eta laster arte!

Sautoy2 cropped.JPG