Post date: 10-dic-2012 14:11:06
Gaur Google-ren Doodleri esker AUGUSTA ADA KING nor izan zen jakin izan dut. Niretzako aurkikuntza bat izan da eta zientziako gaiak ikasi izan dituen pertsona izanik, hain ekarpen handiak egindako beste pertsona baten barri eduki ez izana lotsagarria ere bada. Konputazioaren aitzindaria dela esan dezakegu, hau da gaur egun ezagutzen dugun mundua ez zen inolaz ere berdina izango emakume honen lanik gabe. Adak ere, beste hainbat eta hainbat emakumek sofritutako bazterketa jasan izan du, baina danon artean saiakera berezi bat egin beharko genuke emakume hauek dagokien lekua eskura dezaten. Horretarako hona hemen nire ekarpena, xumea baina zintzoa.
Berandu izaki, barkatu Ada Lovelace, hemendik aurrera niretzat, Lord Byronen alaba izatea, anekdota txatxu bat besterik ez da izango.