LANA, LANA ETA LANA.

Post date: 03-nov-2011 8:51:27

Zergaitik gogoratzen da Dražen Petrović saskibaloilaria, jaurtitzaile baten moduan bere berezko doaietako bat ez bazan? Ba berezkoa ez zuen ezaugarri hori eskuratzeko lan izugarria egiten zuelako, adibidez egunero 1000 triple jaurtiz, entrenamendu guztien ostean (bere taldekideak dutxan zeuden biatertean) 100 triple sartu arte dutxara ez joaten,... Hau da, LANA eginez.

Ez diot inori maila honetako lanik eskatuko, baina lanik gabe ez dala ezer lortzen erakusten dau Dražen Petrović-en ereduak, horrela uste dot behintzat. Gogoa eta lana behar dogu guztiok gure helburuak lortzeko, baita genioek ere.

ANIMO ETA LANERA!!