Post date: 28-sep-2016 7:33:12
Badakit, aspaldi hasi da kurtsoa, baina hau da kurtso honetako lehen sarrera, beraz kurtsoa aurkeztea ere tokatzen da.
Aurten, bigarren urtez, ErmuaBHI institutuan nago lanean, baina aspaldiko aprtez batxilergoan klase ematen arituko naiz, beraz web gune honetan aspaldi eguneratu barik nituen bi kurtso horiek astindu ederra edukitzea espero dot. Bigarren mailan zientzia eta Letretan eta Lehen maila zientzietan arituko naz. Maila horretako ikasleekin kontaktua berreskuratu ahal izatea ikaragarri betegarria izaten ari da eta lanean oso gustora hasi naz.
LEhenengo egun hauetan gaia asko agertu jakuz, baina gehien agertu izan dan bat DIOFANTO da. Orain dela 1700 urte bizi izandako matematikari batek hainbeste inportantzia izatea gaur egun ematen diren klaseetan deigarria da benetan eta berak sortutako iraultzaren barri ematen digu. hona hemen berataz gehiago jakin nahi duenarentzako iturri batzuk:
Nafarroako irakasleen web gunean.
...eta batzuetan irakurtzea baino gehiago bideo bat ikuste gustatzen zaigunez, hona hemen aukera:
Kurtsoa politto juen dadila. Laster arte eta animo!!!