Post date: 03-oct-2011 6:41:12
Jadanik 2011-2012 kurtsoko lehen ebaluaketako lehen kontrolak eskegita dekozuez dagokizuen kurtsoetan. Bertan Elgoibarko Arreiturre BHI zentroan Irailaren bukaerako astean egindako kontrolak eta euren erantzunak kontsultatu ditzakezue.
Azterketak zuzenduta dagoz eta emaitzak ez dira oso onak izan orokorrean, batzuen kasuetan nabarmen lan ohiturak asko hobetu behar dira eta gutxienez gelan eta etxerako lan moduan proposatutako lanak egin beharko lituzkete hurrengo kontrolak garantia minimo batekin egiteko.
Emaitza txarrak euki dozuenedako animo, aladatu beharrekoa aldatu eta aurrera. Besteei aldiz, bide berdinetik jarraitzeko animoa ere. Nire lana hobetzeko proposamenik edukiz gero beheko komentarioren bat bete dezakezue, kurtso eta gela aipatuz, eta ahal dala izena ere eskertuko neban, erantzun egokia eman ahal izateko.
Mila esker, ANIMO!