ARGI URTEA

Post date: 14-feb-2012 18:58:08

Egunotan, lehen mailan, magnitudeak eta hauek neurtzeko erabiltzen diren unitateak, sistema internazionalekoak lantzen ari gara. euren artean luzera eta bertan espazioa neurtzeko erabuiltzen dan ARGI URTEA agertu zitzaigun. Argiaren abiadura naturan lortu daitekeen abiadurarik handiena izaten jarraitzen dau gaur egun, Einsteinek proposatutako erlatibitatearen teoria gainditzen duenik ez dalako agertu nahiz eta esperimentu batzuen emaitzak duda izpi bat zabaldu duten.

Argi urtea, beraz, argiak urte baten egiten duen distantzia izango da. Beraz 240 argi urteko distantziara dagoen izar baten kasuan (Orion konstelazioko gertuena), guk ikusten dogun argia ez da gaur egun sortutakoa baizaik eta orain 240 uirte sortu eta ordutik espaziotik bidaiatzen ibili dana gure begietara heldu arte. Hau dala eta Ikaragarri ona dan BLADE RUNNER filmean akats bat dago hurrengo bideoan ikus dezakezuen moduan:

13 urte egin ahalaz bat film hau legalki ikusteko aukera eukiko dozue, beraz ez galdu aukera eta ikusi, merezi du eta.