Post date: 07-feb-2012 14:46:08
Sarrera honekin azken kurtso honetan matematikaren ikuspuntutik egin doten aurkikuntzarik erabilgarriena aurkeztu nahi dotzuet.
Oposaketak ezertarako balio ez dabiela uste dabienentzat esan behar diet, aurrekoetan nere tribunaleko presidenteak aipatu zidala programazioa aurkezten ari nintzela eta ordurako entzunda nuen arren komentario horri esker sakonki aztertu eta bere onurak deskubritu dotez. Badakit ez dabela berak irakurriko, baina hemendik nire eskerrik beroenak. Tituluak dioenez, WIRIS programaz ari naz.
Gure mailetan egin beharreko eragiketa eta kalkulu guztiak egiteko baliabide ezin hobea. Geletan bere funtzionamendua azaltzen nabil, baina zuek trasteatzen hasteko aukera eman guran hemen lagatzen dotzuet WIRISaren lehio bat zuen froga, ariketa eta esperimentuak egin ditzazuen. Animatu, ez jatzue damutuko eta!!!