MATEMATIKA

Web orrialde honetan irakasle moduan pilatzen joan naizen material dana kontsultatu ahal dozu. 2002-2003 kurtsoan irakaskuntzan lanean hasi nintzan arren, 2011an sortzen da orrialde hau eta aurretik sortutako material asko galduta daukat dagoeneko, beraz gehienbat 2011 urtetik aurrerako materiala dago hemen gordeta. Bigarren hezkuntzako matematikako gaiei dagozkion dokumentuak dira, derrigorrezkoa zein derrigorrezkoaren ondorengoa. Noski, hemen eskegitako materiala ez da bakarrik nire lanaren fruitua. Hainbatekin egindako elkarlanaz gain, beste irakasle batzuen lanak ere eskegi dodaz, euren baimenarekin. Irakasle hauek ikasle zein lankide moduan ezagutu izan dodaz eta asko laguntzeaz gain, niretzat, jarraitzen saiatzen ari naizen bidea erakutsi doztienak dira, irakasle HANDIAK.

Hasierako helburua aurretik azaldutako zan arren, azken aldian sarean euren lan bikainak elkarbanatzen duten hainbat irakasleren lanetara eramango zaituzten loturak partekatzen ari naz gehienbat. Eskertu nahiko nuke, lerro hauetatik, euren lana gu guztiokin elkarbanatzen ari diren irakasleei, lan bikain hauei esker danak hobetuko dogulako gure maila. Euren aipamena elkarbanatzen dodan baliabide bakoitzaren alboan aurkituko duzue gune honetan zehar.

Saioetarako sortutako apunte, ariketa zein kontrol edo azterketak ikusi, jeitsi edo bererabili egin ahal dozuz. Erabili nahi dozun moduan eta disfruteu matematikarekin.

ANIMO!!

GORKA CÁMARA HIERRO